Neurrira egindako tresna abangoardista ezarri, zure negozioaren gestio egokiarentzat beharrezkoak diren osagaiak integratzen dituena

Sistemen instalazioa

Magento-ren azken bertsio egonkorraren bidezko ecommerce-plataformak sortzen ditugu.

Funtsezko funtzionaltasunen konfigurazioa

Ohiko funtzionaltasunak ezartzen ditugu online salmenta-sistema modernoetan.

Funtzionaltasun aurreratuen konfigurazioa

Tresnaren desberdintze-teknikoari laguntzen dioten funtzionaltasun berrien bidez hornitzen dugu ecommerce sistema.

Sistemen integrazioa

Zure Magento ecommerce-a negozioaren gainerako kudeaketa-sistemekin sinkronizatzen dugu. Gure esperientziak ohiko plataformen bidezko (Sage, Sap, Open ERP, Openbravo, Spyro, …) integrazio natural, egonkor eta optimizatua bermatzen du zure eskaera, stock, bezero, produktu eta beste intereseko datuentzat.

Sistemen migrazioa

Eskaerak, bezeroak, produktuak eta abar zure Magento plataforma berrira inportatzen ditugu. Gure esperientziak datuen transferentzia-prozesua bermatzen du bai ohiko tresnetatik, hala nola Opencart, Zencart, Woocommerce eta Prestashop, baita garapen propioko web-orrietatik ere.

Marketplace-etan integrazioa

Zure ecommerce-ko produktuen multikanal salmentak bultzatzen ditugu eBay, Amazon edo Google Merchant Center bezalako espazio berrien bidez.

Sistemen egiaztapena

Ecommerce sistemen kalitatea eta funtzionamendu egokia egiaztatzen dugu ebaluazio-protokoloen inplementazioaren eta testatze-teknikoen zerrendapenen berrikustearen bitartez.

Sistemen mantentze eta eguneratzea

Funtzionamendua mantentzen dugu eta bertsioak eguneratzen ditugu gure bezeroen ecommerce sistemen segurtasuna eta funtzionamendu egokia bermatzeko.

Cloud zerbitzuak

Zerbitzari propioen bidez zure ecommerce plataforma ostatatu eta mantendu, eta zerbitzu orokorrez hornitzen dugu.

Derrigorrezko ecommerce orrien sorrera

“Erosketa baldintzak”, “Lege-abisua”, “Pribatutasun politika” etab. orrien edukia idazten dugu.

Neurrira sortutako ecommerce osagaien bidez, erabiltzailearen esperientzia erraztu eta hobetu

Osagai informatikoen ingeniaritza

Zure konpetentziaren prezioen monitorizazioa egiteko lagungarriak diren bilaketa robotak garatzen ditugu, zure ecommerce-aren merkatu-posizioaren arabera eta prozesu sistematiko eta automatizatuen bidez prezioak eguneratzen dituztenak.

Osagai informatikoen egokitzapena

Ecommerce aurreratuen berariazko premiak asetzeko modulu eta hedapenei egin beharreko aldaketak gauzatzen ditugu.