Esperientzia bisual hunkigarri eta paregabea sortu zure ecommerce-aren erabiltzaileentzat

Identitate korporatiboa

Marka-irudi esklusibo eta argia diseinatzen dizugu.

Informazio-arkitektura

Edukiak egituratzen ditugu zure ecommerce-aren erabiltzaileen erosketa-prozesua modu eraginkorrean gidatzeko.

Web-egokigarritasuna

Zure ecommerce-a optimizatzen dugu bistaratzen duen gailuaren tamainaren araberakoa izan dadin.

Erabilgarritasuna eta erabiltzaile-esperientzia

Eraginkorrak diren intuiziozko nabigazio-ibilbideak proposatzen ditugu zure ecommerce-aren erabiltzaileentzat.

Ecommerce argazkigintza eta 360º argazkigintza

Ecommerce eta 360º argazkien diseinuan eta eszenografia, argiztapen, irudi-hartze eta tratamenduaren soluzioen integrazioan espezialistak gara. Abangoardiako ecommerce sistemei dagozkien produktu, proiektu eta taldeen irudien biltegiratze, katalogatze eta argitaratzea kudeatzen dugu.

Testu eta komunikazio korporatiboak

Arreta bereganatu. Konfiantza sortu. Zure negozio, produktu edo zerbitzuak definitzen dituzten eta sinesgarritasuna ematen dieten atributu, ezaugarri eta baloreak transmititu. Ecommerce sistementzako testu eta komunikazio korporatiboen produkzioan espezialistak gara; gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta euskaraz.