Berezkoa eta berria den estrategia sustatu, zure ecommerce-aren nortasuna eta posizioa era egokian adierazten duena

Web-analitika

Ecommerce metriken definitze eta ebaluatzea funtsezkoa da inbertsio-erabakiak hartzeko orduan. Azken hau erronka teknologiko garrantzitsua bihurtu da lor daitezkeen datu kopuruak jasan duen handitzearen ondorioz. Estatistika- eta ekonometria-teknika berriak erabiltzen ditugu. Teknika hauek datuen analisia, irudikatzea eta interpretazioa errazten dute eta inbertsioaren justifikazioaren eta marketin digitalaren estrategia eta akzioen emaitzen ebaluazioaren arteko erlazioa ulertzen laguntzen digute.

Marketing digitala

Web-analitikaren bidezko ikerketetan lortutako emaitzekin patroiak aurkitzen ditugu. Patroi horiek balio handikoak dira salmenta-bideak aukeratzeko eta baita inbertsioen estimazioa eta eraginen ebaluazioa egiteko orduan. Marketin digitaleko ekintzak aipaturiko datuen analisia, irudikapena eta interpretazioa oinarritzat erabiliz diseinatzen ditugu. Honek, segmentu bakoitzari egokitutako estrategia eraginkorrak inplementatzea ahalbidetzen du.

SEO optimizazioa

Zure web-edukia irakurterraza eta bilatzaileentzat erakargarria bihurtzen duten teknika aurreratuak erabiltzen ditugu.

SEA optimizazioa

Zure ecommerce-aren trafiko eta konbertsioa handitzeko aukerak identifikatzen ditugu, SEO bilatzaileetako posizionamendu organikoaren optimizazioaren funtzioaren osagarri diren ordainketa bidezko baliabideen bitartez.